OSASUN HEZKUNTZA ESKOLAN
Dagoeneko denok martxan gaude. Uda bukatu da eta berriro betiko betebeharretara bueltatu behar dugu. Ikasturte berriarekin ikastetxeekin elkarlana hasten da. Izan ere, Hondarribiko ikastetxe guztiekin elkarlana ezarrita dago aspaldi. Bai Lehen hezkuntzan, bai D.B.H. eta batxilergoko institutuetan.
Ikastetxe guztiek aurrera eramaten dute Osasun Hezkuntza Programa helburu zehatz batekin:
Osasunaren sustapena bultzatzea, pertsonak gaitzeko beraien osasuna baldintzatzen duten elementuen gainean kontrol handiagoa izan dezaten, substantzien eskaria murrizten eta adikziorik gabeko bizitza eramaten lagunduko duten inguruak garatuz eta trebeziak eskuratuz. Eta, aldi berean, babeserako faktoreak indartzea, adikzioen eragina eta prebalentzia murriztea eta horien aurrekari diren arrisku faktoreak eta jokabideak gutxitzea. Laburtuz, pertsonak trebatzea beraien buruen jabe izateko, osasuna barne.
Honetarako Munduko Osasun Erakundeak zerrendatutako bizitzarako trebeziak lantzen ditugu maila guztietan.
- norberaren burua ezagutzea
- enpatia,
- komunikazio asertiboa
- pertsonekin harremanetan jartzea
- erabakiak hartzea
- arazoak eta liskarrak konpontzea
- pentsamendu sortzailea
- pentsamendu kritikoa
- emozioak eta sentimenduak kontrolatzea
- tentsioak eta estresa kontrolatzea
Ikasturtean zehar hau guztiaren berri emango dugu. Eta beti bezala herriko familia guztiek eskura duzue gure laguntza etxean gaia hauek landu nahi izanez gero.
1. conocimiento personal
3. comunicación asertiva
4. contacto con personas
5. toma de decisiones
6. resolución de problemas y conflictos
7. pensamiento creativo
9. control de emociones y sentimientos
10. control de tensiones y estrés
