Zer da gurasotasun baikorra? Zertan datza? Positiboki heztea posible ahal da?. Hurrengo lerrotan honen inguruan arituko gara. Gurasotasun arduratsua eta baikorra, haurraren eskubideetan, maitasunean eta arauak eta mugak jartzean datza. Hau da, atentzioa, orientazioa, eta biolentziarik gabeko heziketa izango du hizpide. Gurasotasunak pazientzia, arreta eta ahaleginak eskatzen ditu. Beti ez da erraza, baina positiboki heztea posible da.
Hiru balditzetan oinarritzen da:
- Haurrak ezagutu eta ulertu: nola sentitzen diren, nola pentsatzen duten eta nola erantzuten duten garapenaren etapa bakoitzean.
- Segurtasuna eta oreka eskaintzea: haurrek gurasoenganako konfiantza izan behar dute, babesa sentitu behar dute.
- Gatazken ebazpena era positiboan kudeatu, zigor fisiko eta umiliagarririk erabili gabe.
Haurrak beraien garapenean guri begira hazten dira gu baikara beraien eredua.Gure seme-alabak osasuntsu eta zoriontsu hazi daitezen izan gaitezen eredu osasungarria.
Ildo honi jarraituz, prebentzio ikuspegitik eta familia alorrean hain zuzen ere, gurasotasun baikorra eta tratu ona bultzatu nahi dugu. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzurako funtsezko lerroa dela esan genezake martxan ditugun zenbait proiektuen oinarria izanik.
Interesa duenerako Gurasotasuna eta tratu onaren inguruan hurrengo estekan izango duzue informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/informazioa/hezkuntza-malgutasuna/web01-a2guraso/eu/