Tizatu proiektua 2019an sortzen da, herriko gazte talde batek aniztasunaren inguruan zuen interesarengatik. Aniztasuna eta eskubideen berdintasunaren inguruan eraikitako hausnarketa espazioa gizarteratzeko bide bezala eraiki zen #tizatu jaialdia. Gazteek egindako hausnarketak kaleratzeko eta elkar banatzeko aukera bezala.
Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna abiapuntutzat harturik gazteek jaialdi bat antolatu zuten, jaialdi honen ardatz nagusia parte hartzea izanik, eta hausnarketa parte hartzearen bitartez. Espazio publikoen erabilera aniztasunaren eta berdintasunaren aldarrikapena egiteko artearen bidez eta mezu positiboen bitartez. Honetarako Klerak erabili ziren. Zergatik kleren erabilera? Momentuan arte lana sortzeko aukera ematen digutelako, eta aldi berean, garbitzeko aukera dagoelako espazio publikoak zainduaz eta egoki mantenduaz.
Iazko Jaialdiaren ostean taldeak ebaluaketa saio bat egin zuen, non jaialdiak zentzua izateko jendearen parte hartzea izan zen gehien baloratu zen puntua. Hori dela eta, eta pasa den urteko ebaluaketa abiapuntu izanik, taldeak 2020ko tizaturako proposamenak eta hobekuntzak zituen prest.
Berriz ere 2020an gazte taldeak aukera izan du, eskaerak modu egokian egiten ikasteko, idatzi formala egiten ikasiz, udaleko dokumentu eta zerbitzuak ezagutuz. Batzuekin elkarlanean aritu gara ere, hau da, Gazte informazio bulegoarekin difusioaren inguruan eta Udal Gaztelekuarekin Jaialdian parte hartzea ekintza bultzatuz. Horretaz aparte herriko emakume elkarteak ezagutu dituzte. Guzti hau lortzeko inguruaren ezagutza lana egin behar izan dute.
Esan bezala gazteek difusioa egiteko Gazteen Zerbitzuarekin ere bilera egin dute. Tizatu 2020rako taldeak planteatutako helburu bat difusioari indarra ematea zen, honela parte hartzea bultzatu ahal izateko. Hau dela eta gazte taldeak sortu du kartela, diseinu osoarekin. Aipatzekoa da marrazkia beraiek egina dela, talde lanean eratua diseinu eta marrazketa, ezagutzak elkar landuz.
Jaialdi honi garrantzia eman nahian, Ikas Jolaseko haur eta nerabe taldeen laguntza ere jaso dugu. Pare bat saioetan ekitaldirako behar den materiala prestatu eta Emakumearen Nazioarteko Eguna lantzeko aprobetxatu dugularik.
Amaitzeko jaialdiaren izenak traloa izatea zentzu berezia dauka. Gaur egun kaleaz gain sare sozialak erlazio espazio bihurtu dira. Traloei esker eta jaialdian ateratako argazkiei esker espazio hauetan ere hausnarketa eraikitzeko espazioa lortzen da. Inguruko pertsonak adin txikikoak izan daitezkeela jakinik, maskara tailerra egitea proposatu zen lan taldean. Horrela, egitaraua osatzeaz gain, adin txikikoen babesa eta sare sozialek gure irudiarengan duten eragina landu dugu.