«MIMARTE» Alkoholaren kontsumo goiztiarra eta gehiegizko kontsumoa prebenitzeko programa

Hondarribiko DBHko ikastetxeekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak abenduan burutu du ekintza hau.

Abenduan,  Hondarribian DBHko 2. mailan dauden ikasleek antzezlan hau ikusteko aukera izan zuten. Hilaren 19an Talaiako ikasleekin bildu zen Peter Roberts herriko Kultur Etxean (aurrerago gainontzeko ikastetxeetako ikasleekin bilduko da).

Peter Roberts-ek, aspaldian Donostian bizi den mimo eskoziarrak, urteak darama proiektu hau aurrera eramaten. Alkoholaren gehiegizko kontsumoa da antzezlanaren ildo nagusia eta mimoaren artea, magia, humorea eta ikuslegoaren parte hartzea erabiltzen du Peter-ek gazteriak alkoholaren kontsumoaren inguruan gogoeta egin dezan.

Helburua da, gazteak antzeztutako eszenekin identifikatuta sentitzea eta era berean alkoholaren gehiegizko kontsumoak sor ditzakeen osasun-arazoei buruz hausnarketa egitea.

Ikuskizuna ikusteaz gain gazteak gaiarekin jarraitzeko aukera izango dute irakasleei helarazten zaielako lan-gida bat non beraiek beharraren arabera fitxa ezberdinak burutzeko aukera duten.

Programa hau DBHko 2. mailako ikasleei zuzentzea Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko profesionalen erabakia da. Hain zuzen ere, adin hauetan sortzen diren kontsumo goiztiarrekin arduratuta gaudelako. Izan ere, garrantzitsua da gazteek zein helduek kontutan hartzea kontsumo goiztiar hauek gazteen garatze prozesuan eragin kaltegarria dutela.

Halaber, esan beharra dago ikastetxeetako eta ikasleen jarrera Programa honekiko oso ona dela. Eskertzekoa da  ikuskizuna aurrera eramateko izandako jarrera eta laguntza eta beraien antolakuntzan sortzen diren trabak gainditzea.

 

Proiektua edota Peter hobeto ezagutzeko: www.teatromimo.com

 

 

Leave Comment