Ikas Jolaseko gazteekin irteera Hondarribiko Aterpetxera

Apirilak 20  eta 21en Prebentzio Komunitarioko Mendelu eta Soroetako Ikas Jolaseko gazteekin lehenengo irteera egin zen.  Ostiral arratsaldez elkartu ondoren Hondarribiko Aterpetxera abiatu ginen.  Bertan jolasak eta gaubela izan genituen. Elkar  hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Larunbatean dena jaso eta Mendelura abiatu ginen, bertan gurasoekin elkartu eta beraiekin antolatutako bazkari komunitario bat izan genuen. Bazkal aurrea dinamizatzeko guraso jolas tailerrean parte hartzen duten gurasoek txikientzako jolasak antolatu zituzten. Tamalez, ibilaldia luzatu zenez ezin izan ziren jolas hauek aurrera eraman, hala ere tailerretan parte hartzen duten gurasoei beraien ahalegin eta dedikazioa eskertzeko asmoz, aurretik Udaletxean dagokion zinegotziak sinatutako diploma bana entregatu zitzaion bakoitzari.

 

 

Leave Comment