Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak aurrera eramaten duen Ikas-jolas Mendelu eta Soroetako programaren barruan irteera bat antolatu du asteburu honetarako. Bertan parte hartzen duten 7 eta 12 urte bitarteko 23 haurrekin eta 15 eta 18 urte bitarteko gazte boluntarioekin Hondarribiko Aterpetxera joango dira ostiraletik larunbat arte. Larunbata goizean Mendelura abiatuko dira eta haurren gurasoek prestatu eta dinamizatuko dituzte zenbait jolas bazkal aurreko tartean.
Ondoren, familia bakoitzak eramandako janariarekin, Eguzki elkartean haur, guraso, boluntarioak eta hezitzaileak sortutako giroan elkarrekin bazkalduko dugu.
Argazkia: Nicolas-Picard-unsplash.jpg