IKAS-JOLAS 2016-2017 MARTXAN

Gazteri Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek, Ikas Jolas programa abian jarri dute, aurten ere Soroeta auzoan, antzinako Soroeta eskolako haur-eskolan eta Mendelu auzoan.

Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak eskolako lanak burutzeko prestatuta dagoen ikasgela bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin.

Ikas Jolas Soroetan programa astalehenetan burutuko da, 16:45etik 19:30etara, Lehen Hezkuntzako 4. 5. 6. eta DBH1. mailako ikasleei zuzenduta. Hasiera data   azaroaren 14an izango da.

Ikas Jolas Mendelu berriz, astearteetan burutuko da 16:45etik  19:30etara Lehen Hezkuntzako 1. 2. 3. 4.  eta 5. mailako  ikasleei zuzenduta. Hasiera data azaroaren 8a izan da.

Proiektu honetan interesata daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izena ematera.

 

mendu-1

Leave Comment