Udako kanpaina prebentiboa Hondarribiko Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren barruan kokatzen da. Plana aho batez onartu zen 2009ko martxoaren 26an eta bizimodu osasuntsuak bultzatzea du helburu nagusia. Drogei begira hauek dira xedeak: kontsumo arduratsuak eta bakarkako erabakiak sustatzea .Gaztetxoen kasuan, kontsumo goiztiarrak ekiditea, eta hain gazteak ez direnen kasuan gehiegizko kontsumoak saihestea.
Ekintza hau urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena da, udako testuinguru ezaugarri zehatzei egokitua.
Plana herri osorako lan-tresna den bezala, kanpaina ere biztanleria osoari zuzenduta dago, Hondarribikoei eta bisitan etortzen diren pertsonei, alegia. Elkarte, gizarte eragile eta populazio helduaren kasuan, denon hezitzaile-funtzioa azpimarratu behar da, erreferentzia-eredu izanik nerabe eta neska-mutilentzat.
Nerabeen kasuan, “Hondarribia ondo pasa baina ez pasa” esatea, ikasturte osoan zehar eskolan egindako lanaren gogoetak eta informazioa gogoraztea da.
Honela, urtero bezala ondorengo ekintza nagusiak martxan jarri dira:
1.- Azkeneko urteetan Blues Jaialdia garrantzi handiko proiektua bihurtu da. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak, Udal Planarekin jarraituz, ekintza batzuk adostu ditu jaialdiaren antolatzaileekin: esate baterako, jaialdirako propio egin da imajina, kanpainaren leloarekin, eta eszenatokian ikusteko aukera egon da. Imajina Blues Jaialdiaren egitarauan txertatu da, eta D.V. eranskinerako testu bat prestatu da. Erabilera bakarreko alkoholimetroak eskuragarri egon dira Jaialdiaren eremuan.
2.- Hamalaugarren urtez jarraian kamisetak banatuko dira. Herriko gazteak honen zain egoten dira, uda iritsi ahala.
Mezua ez da kamiseta, berez kamiseta bitartekaria da, baliabide bat, kamisetaren zain dauden gazteei mezua gogoratzeko; izan ere, haren bila nora jo behar duten badakite, eta ekintza honen inguruan dauden argudioak ezagutzen dituzte. Udalak kamiseta musu truk ematen die gazteei; baldintza bakarra nor bere kamisetaren bila etortzea da. Horrela, gazteenek zerbitzua non dagoen ikasten dute, eta bide batez, askotan erakundetara hurbiltzeko duten lotsa gainditzen dute.
Esan beharra dago, bosgarren urtez kamisetaren diseinuan gazteek beraiek aukeratu dutela parte hartze prozesu baten bitartez.
12-25 urte bitarteko gazteek kamisetak Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan eskuratuko dituzte goizeko 9:00etatik 13:30ak arte.
Urtero bezala kamisetarekin batera flyer-a banatuko da. Azken urteetan mezua zera da, prebentzioa ez dela udako kontua bakarrik. Esan bezala, prebentzioa urte osoan zehar egiten da Hondarribian, eta mezu horrekin Zerbitzura hurbiltzeko dauden era ezberdinak azaltzen dira: helbidea, telefonoa, eta sare sozialak, besteak beste.
Jaietako egitarauan txertatzen den testua aurten ere pertsona helduei zuzenduta dago. Alde batetik hauek direlako egitaraua gehien erabiltzen dutenak, eta bestetik, Drogamenpekotasunen prebentzio udal Planari jarraituz, Hondarribian bizimodu osasuntsuak bultzatzeko komunitate osoa inplikatu behar delako. Ez dugu ahaztu behar haurrek eta nerabeek helduei jarraituz ikasten dutela, beraz, kontsumoei dagokienez, helduen jarrerek arduratsuak izan behar dute gazteenek eredua jarrai dezaten. Honekin jarraituz gogoratzea nerabeen garapen osasuntsua helduen ardura dela. Badira mugek babesa dutela helburu.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren laguntzarekin, alkoholimetroak banatuko dira. Biztanleria helduari zuzendutako ekintza izango da honako hau, jarrera arduratsuak bultzatzeko asmoz; helburua sentsibilizatzea da, hain zuzen ere edozein droga kontsumoren eraginpean eta zehazki alkoholaren kontsumoaren eraginpean gidatzearekin loturiko arrisku eta kalteei buruz . Alkoholimetroak dohain lor daitezke Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan eta txosnetan ere eskura izango dira.
3.- Besteetan bezala, ostalariei ere laguntza berezi bat eskatu die Udalak: eskutitz bat bidaliko zaie, eta parte hartzea eskatuko zaie prebentzio alorrean duten indarra nabarmenduz. Aurten, arrisku murrizketaren formazioa eskainiko zaie beraiei eta baita txosnetan arituko direnei ere, KONTSUMO ETA BANATZE ARDURATSUAN* hain zuzen ere, Hazkunde elkartearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Izan ere, udalak ostalaritzak arrisku murrizketaren programetan parte hartzeari oso garrantzitsua deritzo eta horrelako ekimenak bultzatu nahi ditu.
Ildo beretik, kartel berri bat argitaratu da, aurten aski ezaguna den kanpainaren mezuarekin, herriko tabernetan eta jaitako txosnetan jartzeko asmoz. Gainera, jaietako egunetan alkoholimetroak eskuratzeko aukera izango da txosnetan.
*KONTSUMO ETA BANATZE ARDURATSUA: Helburuak:
- Adingabekoei edari alkoholikoak eskuratzea ekiditea.
- Intoxikaturik dauden bezeroei alkohola ez banatzea
- Alkoholaren efektupean ibilgailuak gidatzea saihestea
SASOIA elkartea ( prebentzioa eta arrisku murrizketa lantzen duen elkartea) , Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Irailaren 10ean egongo da Korreosen inguruan. Ekintza hau herriko jaien barruan, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatu, informatu eta arreta hartzeko kanpaina egingo da Adingabekoak eta Alkohola Programaren barruan; horretarako,
“Alkohol mailaren froga” egingo da. Froga egokitutako stand batean egingo da, eta bertara, interesa zuten pertsona guztiek borondatez joateko aukera izango dute.