HONDAR KIROLAK 2016

Aurtengo udan ere Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Hondar Kirolak proiektua martxan jarriko du. Honen helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da.

Oraingo honetan, Hondar Kirolak programan udalerriko 10 bat gazte boluntarioen laguntza izango dugu; talde honek, Zerbitzuko teknikariekin batera, esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango du.

Hondar Kirolak XII proiektuaren helburua hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzea da, batez ere futbol eta boleibol partiduak antolatuz. Era berean, hala eskatzen duten gazteei kirol materiala ere mailegatuko zaie.

Hondar Kirolak asteartetik ostiralera egiten da, arratsaldeko 4etatik 8etara. Hasiera data uztailaren 5a izango da, asteartea, eta bukaera data abuztuaren 12a, ostirala.

Aurtengo honetan, aurreko urteetan bezalaxe, Hondar Kirolak programarako etxola bat izango dugu, informazio puntu eta elkargunea izango delarik.

Hondar Kirolak duen indargune bat zera da, aparteko animazioen bitartez gazteei hainbat kirol praktikatu eta ezagutzeko ematen dien aukera. Aurtengo uda honetarako, zenbait ekintza antolatzen ari gara gazteek parte hartu dezaten . Adibide moduan, hondartza Hockeya Errealeko Emakumeen taldearen eskutik uztailak 13, asteazkena.

Animazio guztiak arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izango dira Hondar Kirolak hondartzan dituen instalazioetan.

Ohikoa izaten ari den bezala, uztailaren 20tik 22ra, zazpigarren “Hondarribiko Beach Soccer Cup” antolatuko da, gazte animatzaileen eskutik antolatu eta kudeatuta, eta parte hartu nahi duten Hondarribiko nahiz hurbileko beste herrietako gazteei zuzendua dago.

Eta azkenik, Hondartza Boleibol bi txapelketa azkar egingo dira uztailaren 14an eta 15ean  eta abuztuaren 4an eta 5ean.

Txapelketa hauetan izen emateko Hondar Kirolak duen Informazio puntuan izango da eta gazte guztiei irekita daude.

Gainera, Hondar Kirolak ekimenak irauten duen bitartean, hainbat txapelketa antolatzen dira: astekoak, eguneko txapelketak, azkarrak eta gazte eta koadrilei zuzendutako hondartza futbola

Hondar Kirolak doanik den zerbitzu bat da.

Hondar Kirolak proiektuaren antolakuntza eta kudeaketa Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren pean egongo da.

1 Comments

  1. Pingback: Bihar Hondarribiko Hondar Kirolak 2016an xakea izango dugu | Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

Leave Comment