GAZTEAK ETA AISIALDI OSASUNTSUA. HONDARRIBI CUP!

Pasa den asteburuan, hilak 16 eta 17, Hondarribiko  ia 70 gazte parte hartu zuten Hondarribi Cup-en.

Maiatzean gazte talde batek Donosti Cup antzeko txapleketa bat Hondarribian antolatzeko ideia zabaldu zien Prebentzioko kale hezitzaileei. Amua hartuta,  elkarrekin lanari ekin zioten eta horrela maiatzean eta ekainean zehar Hondarribiko Talaia, Ama Guadulepekoa eta Prebentzio taldeko gazte hauek txapelketa kudeatzez arduratu ziren Prebentzio Komunitarioko kale hezitzaileen laguntzaz. Proiektu honi hainbat ordu dedikatu ondoren: entrenamenduak, kudeaketa, e.a,  hilaren 16an  hasi ziren partiduak.

 

IMG_0716Asteburu osoan zehar oso giro onean jokatu ziren partiduak eta herritar asko, gazte zein heldu: lagunak, gurasoak, senideak … gerturatu ziren kiroldegira giroaz gozatzera eta animatzera.

Txapelketari amaiera emateko Prebentzio Komunitarioko zinegotziak,  Arantxa Berrotaran,  diploma bana banatu zien jokalariei.

 

Mila esker guztioi!!

 

 

 

 

 

Leave Comment