“ MIMARTE”
Alkoholaren gehiegizko kontsumoa prebenitzeko programa.
Hondarribiko DBHko ikastetxeekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak burutuko du ekintza hau.
Gaur, Hondarribian DBHko 2. mailan dauden ikasleek antzezlan hau ikusteko aukera izango dute. Ama Guadalupekoako ikasleekin, San Josekoekin eta Talaiako ikasleekin bilduko da Peter Roberts herriko Kultur Etxean.
Peter Roberts-ek, aspaldian Donostian bizi den mimo eskoziarrak, urteak darama proiektu hau aurrera eramaten. Alkoholaren gehiegizko kontsumoa da antzezlanaren ildo nagusia eta mimoaren artea, magia, humorea eta ikuslegoaren parte hartzea erabiltzen du Peter-ek gazteriak alkoholaren kontsumoaren inguruan gogoeta egin dezan.
Helburua da, gazteak antzeztutako eszenekin identifikatuta sentitzea eta era berean alkoholaren gehiegizko kontsumoak sor ditzakeen osasun-arazoei buruz hausnarketa egitea.