GABONETAKO GAZTE OLINPIADAK

Abenduaren 26, 27 eta 28an Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak, Saindua Gaztelekuarekin batera gazteei zuzendutako olinpiadak antolatu zituen.

DBHko ikasleentzat zuzendutako ekintza izan zen eta guztira bost taldek parte hartu zuten, berrogei bat gazteek.

Urteak pasa dira azkenekoz horrelako ekintza komunitario bat antolatu zenetik, eta aisialdi osasuntsua bultzatzearren, gabonetan gazteei zuzendutako ekintzak egitea proposatu zen. Honekin batera, herriko kaleak aisialdi osasuntsuz betetzea eta gazteek herrian bertan nolako aukerak dauden ohartaraztea genuen helburu. Horrela, gure helburu nagusietako bat betetzen zelarik: gazte nerabeen ohitura eta bizimodu osasuntsuak bultzaraztea, hain zuzen ere.

Bost talde aritu ziren lehiaketan egun hauetan zehar eta denen parte hartzea bultzatzeko ekintza mota desberdinak burutu ziren. Hauetan kirola, sukaldaritza, trebezia, originaltasuna, etab. kontutan hartu zirelarik.

Hauek izan ziren Hondarribia osoan zehar egin ziren sei jarduera desberdinak:

Abenduak 26 goiza: Arrantza eta zabor bilketa Kaian.

Abenduak 26 arratsaldea: Pala eta Futbol txapelketa Soroeta auzoan.

Abenduak 27 goiza: Argazki Rallya herri osoan zehar (Santiagotxotik Portura)

Abenduak 27 arratsaldea: Yow zirkuitua Kirol Kaian.

Abenduak 28 goiza: MY GOT txapelketa Arma plazan.

Abenduak 28 eguerdia: “MasterChef” Gaztelekuan.

Ekintza guzti hauek burutu ahal izateko  gazte boluntarioen laguntza ezinbesteko izan da. Aurten zortzi gazte izan ditugu burubelarri hezitzaileokin batera elkar lanean.

Aurtengo arrakasta ikusita eta geneuzkan helburuak erabat bete direnez, hurrengo edizio batean elkartzea espero dugu. Mila esker guztioi egindako lanagatik!

Leave Comment