INSTRAGRAMEN AURKITU GAITUZUE!!!!

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak instragrameko kontu bat zabaldu du. Hemen aurkituko gaituzue: https://www.instagram.com/hondarribiaprebentzio/?hl=es Lagunduko al diguzu zabaltzen? Hemos abierto una cuenta de instagram. Nos encontrarás aquí: https://www.instagram.com/hondarribiaprebentzio/?hl=es Nos ayudas a difundirlo?

Marlaxka xake kluba aurten ere Hondar Kirolak datorren uztailaren 12an

Xakean aritzeko eremu ezinbestekoa dela hondartza argi geratu zen pasa den udan non Marlaxka Xake klubaren eskutik erakustaldi arrakastatsu bat izan genuen. Hori dela eta, aurten ere, datorren asteazkenean 17:00etatik 19:00etara aukera izango dugu xakean jokatzeko. Etor zaitezte eta izaena eman bertako kaxetan!! https://marlaxkaxakeeu.wordpress.com/ Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzutik esker mila Marlaxka xake klubari beraien

HONDAR KIROLAK XIII. Aisialdi osasuntsu sustatzen beste behin ere Hondarribiko hondartzan.

Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak komunitate osorako hainbat proiektu martxan jartzen du, besteak beste Honda Kirolak. Proiektu honen helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da. Atzo arratsaldeko montaiarekin batera Hondar-Kirolak programari hasiera eman genion eta abuztuaren 4ra arte lagunekin batera kirola egiteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.

IKAS-JOLAS. Ikasturtearen itxiera BOROBILA

Mendeluko Ikas-jolas bukatu da jada. Hori dela eta, taldeko nagusiekin surf saio bi antolatu ditugu. Asteartean lehengoa egin genuen. 8 gazte etorri ziren eta lagunen artea harremanak sendotzen eta surfeatzen ikasten pasa zuten arratsaldea. Uztailak 6an berriz elkar ikusiko dugu, Kamelotera irteera antolatu baitugu Ikas-Jolaseko guztiekin. Goizaean kamelotera joango gara eta elkarrekin bazkaldu ondoren hondartzara joango gara.

IKAS-JOLAS 2016-2017 MARTXAN

Gazteri Departamentuko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek, Ikas Jolas programa abian jarri dute, aurten ere Soroeta auzoan, antzinako Soroeta eskolako haur-eskolan eta Mendelu auzoan. Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak eskolako lanak burutzeko prestatuta dagoen ikasgela bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat,

Diario Vasco: «Prevención Comunitaria insiste en el mensaje del consumo responsable»

Arrisku murrizketako Udako kanpainaren barruan hona hemen Diario Vascon argitaratutako berria kontsumo arduratsua bultzatuz. Dentro de la campaña de verano de reducción de riesgos aquí os traemos la noticia que han publicado en el Diario Vasco haciendo hincapié en el consumo responsable.   Hondarribian ondo pasa baina ez pasa!!!   http://www.diariovasco.com/bidasoa/hondarribia/201608/30/prevencion-comunitaria-insiste-mensaje-20160830004129-v.html

HONDARRIBIAN ONDO PASA BAINA EZ PASA 2016ko UDAKO KANPAINA MARTXAN!!

Udako kanpaina prebentiboa Hondarribiko Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren barruan kokatzen da. Plana aho batez onartu zen 2009ko martxoaren 26an eta bizimodu  osasuntsuak bultzatzea du helburu nagusia. Drogei begira hauek dira xedeak: kontsumo arduratsuak eta bakarkako erabakiak sustatzea  .Gaztetxoen kasuan,  kontsumo goiztiarrak ekiditea, eta hain gazteak ez direnen kasuan gehiegizko kontsumoak saihestea. Ekintza hau urte

TXIRRINDA XVIII PROIEKTUA MARTXAN

Aurtengo udan ere, Hondarribiko Udalaren eta Decathlonen arteko lankidetza hitzarmen bati esker, Txirrinda gazte enpleguko proiektua martxan jarriko da. Txirrinda  proiektuaren antolakuntza eta kudeaketa Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuaren pean egongo da. Txirrinda proiektua uztailaren 5ean arratsaldez hasten da, eta abuztuaren 26ean bukatzen da; bertan Txirrindak alokatuko dira. Proiektu honetan hezitzaile baten laguntza izango